top of page

FAMILIA  ANIZTASUNA  PROIEKTUA

Orain haurrekin lantzen hasiko garen proiektua "Familia Aniztasuna" da, izan ere, errealitatearen parte den zerbait denez aukera ona iruditzen zaigu gai hau haurrekin landu eta konpartitzeko. Horrenbestez mila koloretako familiak gelara gonbidatu eta hainbat jarduera ezberdin proposatu dizkigute hauek gutxinaka-gutxinaka ezagutzen eta errespetatzen joateko. Beraz, atal honetan gure proiektuaren berri emateaz gain haurrekin landuko ditugun jarduerak eta hauentzako txokoa aurkituko dituzue. 

 

Familiaz mintzatzen garenean gertuko eta eguneroko errealitateaz aritzen garenez, erraz aztertzeko errealitatea izango dela iruditzen zaigu. Baina hori ez da horrela. Familiaren izaera konplexua, anitza eta dinamikoa izateaz gain, balioz eta aurreiritziz josita egoten da. Hori dela eta, errealitate horren azterketak sakontasun handiagoa eskatzen du.

 

Orain arte familiaren inguruko aldaketa soziologikoak eta kontzeptualak aztertu ditugu. Gure hurrengo pausua familia mota horiei izena eta entitatea  ematea izango da, bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak definituz. Zein helbururekin? Hezitzaileek eta gurasoek haien seme-alaben eta ikasleen errealitatea ulertzen laguntzeko, eta neurri eta tratamendu egokiagoak lortzeko.

bottom of page