top of page

HELBURU ETA EDUKIAK

Proiektu honekin landuko ditugun helburu zein edukiak zerrendatuko ditugu jarraian. Aipatu beharra dago, bi hauek hezkuntza dekretu zaharretik atera ditugula. Baina zergatik aukeratu dugu dekretu zaharra? Hasteko, dekretu berriak Lehen Hezkuntzara prest joateko etapa bezala ikusten du Haur Hezkuntza. Hau da, etapa honi garrantzia eman beharrean hurrengoan “bikainak” izateko prestatzen gaituzte. Aitzitik, dekretu zaharrak haurraren garapen osoari garrantzi gehiago ematen dio. LOMCE-k emaitzei ematen die garrantzia eta ez prozesuari.  Euskarari ere garrantzia kentzen dio, gaztelania eta euskara maila berdinean jarriz. Hau da, bi hizkuntzen oreka bilatuz. Aipatu beharra dago dekretu zaharrean, dekretu berrian ez bezala, Eskola Txikiei aipamena egiten diela, baita inklusioaren aldekoa dela ere. Eta arrazoi guzti hauengatik uste dugu dekretu zaharra hartu behar dugula oinarritzat gure eskolan.Horrenbestez, hauek dira lan honekin garatuko ditugun helburu zein edukiak: 

​

​

HELBURUAK

​

Nagusiak:


 “Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala”

​

  • Haurrak ingurukoengandik bestelakoa dela ikustea eta nork bere buruaren irudi benetakoa eta positiboa eratzea, autoestimuko eta autonomia pertsonaleko sentimenduak gara ditzan.

  • Beharrak, sentimenduak, emozioak edo lehentasunak identifikatzea, horiek adierazteko, mederatzeko eta ingurukoei jakinarazteko gero eta gaitasun handiagoa izan dezan; eta besteenak identifikatzea eta errespetatzea, arian-arian.

  • Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.   

​

   “Ingurunearen ezaguera”

​

  • Portaera sozialeko oinarrizko arauak arian-arian barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean.

  • Ongizate emozionala eta fisikoari loturiko ohiturak eta jarrerak barneratzen aurrera egitea, bere segurtasun pertsonala sendotzeko eta eguneroko egoerez gozatzeko.

  • Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera.

​

“Hizkuntzak”

​

  • Hizkuntza horiez guztiz jabetzea pixkanaka, betebeharrak, lehentasunak sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak adierazteko.

  • Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, betebeharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko.

  • Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea eta askotariko hizkuntza- testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko.

​

Espezifikoak:

​

  • Norberaren ezagutza.

  • Dauden familia eredu guztiak ezagutzea.

  • Bere familia baloratzea. 

  • Ezberdinak diren familiak errespetatu.

  • Besteei entzutea ikasi eta parte-hartzea sustatzea.

  • Modu solidarioan jokatu, sozialeko diferentziak baloratzen eta antzematzen.

​

EDUKIAK

​​

​

Proiektu honetan zehar landuko diren aspektuak eta gaiak, edukiak dira. Guk landuko ditugun edukiak hauek izango dira:

 

​Nagusiak:

​

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

 

1. Blokea: Gorputza eta Norberaren irudia:

​

  • • Norberaren eta ingurukoen sentimenduak, emozioak, bizipenak, lehentasunak eta interesak identifikatu eta adieraztea. Norberaren sentimenduak eta emozioak pixkanaka kontrolatzen ikastea.

​

2. Blokea: Jolasa eta Mugimendua:

​

  • Jolasen arauak ulertzea eta onartzea. Arauak beharrezkoak direla ohartzea eta arautzen parte hartzea.

  • Konfiantza izatea norberak ekintzarako dituen aukeretan, eta parte-hartzea eta ahalegina egitea, nola jolasetan hala ariketa fisikoa egitean.

​

3. Blokea: Jarduera eta Egonkortasuna:

​

  • Ekimena eta gero autonomia handiagoa izatea eguneroko bizitzako jarduerak gauzatzen.

  • Jarduerak gauzatzean , norberaren eta besteen aukerak eta mugak onartzea.

  • Beste hezkuntza behar batzuk dituzten ikaskideak errespetatzea eta haiei laguntza ematea. 

  • Eginkizun bererako irtenbide bat baino gehiago bilatzeko interesa, eta ikaskideen proposamenak aintzat hartzea.

  • Antolakuntzari, konstantziari, arretari, ekimenari eta ahaleginari loturiko ohiturak eta jarrerak garatzen hastea.

  • Jarrera positiboa izatea helduekin eta parekoekin, afektuzko eta enpatiazko harremanak ezartzeko.

  • Taldeko eginkizunetan, elkarri eragiten eta lankidetzan aritzeko aldeko jarrera izatea, eta ingurukoen zailtasunen aurrean sentikortasuna erakustea.

​

4. Blokea: Norberaren zaintza eta Osasuna

​

  • Laguntza behar duten egoeretan laguntza eskatzea eta onartzea. Besteen laguntzeko jarrerari garrantzia ematea

  • Eguneroko jarduerak egiten diren eremuak garbi eta txukun edukitzeko, elkartean aritzea eta horretan laguntzea.

​

​

INGURUNEAREN EZAGUERA

​

3. Blokea: Kultura eta Bizitza Gizartean:

​

  • Norberaren ingurune fisiko eta gizarte ingurunea ezagutzea.

  • Kide garen lehenengo gizarte-taldeak identifikatzea: familia eta eskola. Era askotariko familia-ereduak, senidetasun-harremanak, familiako kideak...

  • Talde horietan ezartzen diren harreman afektiboek duten garrantziaz jabetzea.

  • Denboraren joanen bizimoduan eta ohituretan gertatu diren zenbait aldaketa

  • identifikatzea.

​

​

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIO ETA ADIERAZPENAK

​

1. Blokea: Hitzeko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea:

​

 • Ahozko testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak,    atsotitzak asmakizunak... 

  • Eguneroko testuinguruetan, informazioari, beharrei, emozioei eta nahiei dagozkien ahozko mezuak ekoiztea.

  • Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.

​

3. Blokea: Arte Hizkuntza:

​

  • Plastikako ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika erabiliz.

  • Gertakariak, sentimenduak eta emozioak, bizipenak edota fantasiak marrazkien eta plastikako ekoizpenen bitartez adieraztea eta komunikatzea.

  • Hainbat genero eta estilotako zenbait musika-lan arretaz entzutea.

​

​

4. Blokea: Gorputz Hizkuntza

​

  • Dramatizazio-, imitazio- eta dantza-jardueretan eta gorputz-adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzea.

  • Besteen adierazpen, errepresentazio eta dramatizazioekiko interesa eta errespetua izatea.

  • Espezifikoak

  • Familia eredu ezberdinen egiturak ezagutzea, hala nola, familia nuklear

  • funtzionala, gurasobakarra, homoparentala, adopziozkoa eta berreraikia.

  • Familiako partaideak ezagutzea: aita, ama, arreba, neba, amona, aitona... 

bottom of page