top of page

BAZKARIAK

 

Nahiz eta batzuk etxera joan bazkaltzera, gure eskolan bazkaltzeko aukera dago. 

 

Bazkalorduari garrantzi handia ematen diogu, haurraren autonomia eta parte-hartzea landuz. Horretarako, errutina batzuk ditugu. Ikustea besterik ez dago hauek izaten duten gogoa edozertan esku hartzeko eta laguntzeko.

 

Eta zeintzuk dira errutina horiek?

 

  • Bazkaria prestatzen duen sukaldari bat daukagu, baina sukaldean sartu eta       laguntzeko aukera dute nahi izanez gero. Noizean behin, eurek prestatzen dituzte zenbait osagai, ogia, hala nola. 

  • Mahaia jartzea.

  • Guztiok mahai berdinean eta batera jatea.

  • Zikindu dugun guztia hasieran zegoen bezala uztea.

  • Eskuak eta hortzak garbitzea. 

 

Hezitzaileak haurren ondoan egoten gara, behatu eta lagunduz behar izanez gero. Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu bazkarian, konparaketak egitea sahiestuz.

 

 

ELIKADURA BURUJABETZA: Eskolan bertako produktu naturalak erabiltzen ditugu. Izan ere, jaten dugunaren habe eta gure osasuaren jabe izan nahi dugu, elikadura burujabetzaren printzipio nagusiekin bat egiten dugularik: 

 

  • Janaria funtsezko giza eskubidea da eta pertsona orok izan behar du eskuragarri janari kulturalki egokia, nahiko kantitatean eta kalitatean, bizitza osasuntsu eta duina izateko Nazio bakoitzak aldarrikatu behar du janaria eskuragarri izatea eskubide bat dela eta lehen sektorearen garapena bermatu behar du funtsezko eskubide hau bete dadin.

 

  • Nekazaritza erreforma, nekazariei eta lurrik gabekoei lantzen duten lurraren jabetza eta kontrola emateko eta herriei lurraldeak itzultzeko. Lurra izateko eskubideak bazterketarik gabea izan behar du, generoa, erlijioa, arraza, gizarte klasea edo ideologiaz harago. Lurra hura lantzen duenarena da.

 

  • Natur baliabideen babes jasangarria. Lurra lantzen duen jendeak natur baliabideen kudeaketa jasangarria praktikatzeko eta bioaniztasuna gordetzeko eskubidea eduki behar du.

 

  • Janari merkataritzaren berrantolaketa. Janaria elikatzeko iturri bat da nagusiki, eta bigarren maila batean salerosketarako elementua. Nekazaritza politikek etxeko kontsumorako eta nork bere burua aski izateko ekoizpena lehenetsi behar dute. Elikagaien inportazioek ez dute tokiko ekoizpena ordeztu behar.

 

  • Gosearen globalizazioaren bukaera. Nazioarteko erakundeek sustatutako politika ekonomikoen ondorio gisa, nazioarteko korporazioek nekazaritza politiken gainean duten gero eta kontrol handiagoaren erregulazioa.

 

  • Gizarte bakea. Mundu guztiak du indarkeriaz libre bizitzeko eskubidea. Janaria ez da arma modura erabili behar.

 

  • Kontrol demokratikoa. Baserritar txikiek parte-hartze zuzena izan behar dute maila guztietako nekazaritza politiken sorreran.

 

Alergiarik, zeliakiarik edota bestelakorik izanez gero, menua egokitzen da

AUTOBUSA

 

  • Erabiltzaileek kuota bidez ordaindua (13,94€ / 10 hilabetetan)

 

  • Udalak diru-laguntzak eskaintzen ditu

 

  • Autobuseko begiralea dago

 

  • Aizpuru Autobusak

 

  • Haur bakoitzaren geltokia errespetatzea eskatzen dizuegu. Baita dagokizuen geltokian 5 minutu lehenago egotea ere.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

  • Musikaterapia

  • Arte

  • Psikomotrizitatea

  • Matrogimnasia

  • Dantzak

  • Noizbehinkako ekintzak naturan

bottom of page